Páginas

martes, 20 de marzo de 2012

Batzutan.

Bertute asko ditu gizakiak. Askotan ez ditu denak erabiltzen ordea, eta horrela, bertute hori gabezi bihurtzen da.

Entzuteko gaitasuna du gizakiak, batzuetan behintzat. Bakoitzak bere iritzia ematea bezain –edo gehiago- garrantzitsua da albokoari entzutea. Horrela, bakoitzak bizitzaren inguruan duen ikuspegia beste begi batzuetatik nola ikusten den ikasten dugu. Dena ez dela zuria; dena ez dela beltza. Badagoela tarteko kolorerik. Noski, ez da gauza erraza. Askotan entzulearen papera hartzean, ez dugu hizlariaren iritzi berdina. Baina hori ez ote aberasgarria? Alabaina, bertan dago xarma.  Bakoitzak bereari eustea, baina ondokoari entzutea. Beti ez bada gurea egia. Errealitatea bakoitzak bere prismatikoekin begiratzen du, ez digu denoi berdin eragiten. Bizitzaren inguruko kezka eta hausnarketak bakoitzarenak dira. Ez dago bi berdinik. Berdin dio ordea.

Bertan aurkitzen ditugu bizitzarenganako jarrera positiboa dutenak. Baina badago tarterik ere ezkorrentzat. Bertan dilema.

Goizean iratzargailuarekin esnatzea ziur ez dela inorentzako gustagarria. Ziur gehienok amesten dugula goizero norbait etortzea gosariarekin gure ohera, leihoa ireki eta eguzki izpiek azala laztantzea. Goiza ederra izatea, txoriak entzutea, loteria tokatzea. Baina Euskal Herrian bizi gara; eguraldiarekin asmatzea nahiko loteria. Horrelakoa da bizitza bada. Dagoenari heldu behar. Eta gaur ez da sorpresarik izan. Ez dut loteria aurkitu, ez didate gosaria ohera ekarri. Eguna hobeto joatea ere ez zen zaila izango. Baina euriak aurpegia garbitu dit, pentsamenduak aldendu dizkit, lasaitu egin nau. Badelako bizitza honetan arazorik, larriak askorik. Baina eguna irribarre batekin hastea debalde dela diote, ez duela kalterik eragiten. Irrien lagunak garela dio lagun on batek, hori eutsi behar lurrera erori aurretik.. 

1 comentario: