Páginas

jueves, 12 de abril de 2012

Zauri guztiek uzten dute orbain bat.


Nork ez du masailean txikitan erori zeneko orbain bat. Edo erori eta iskina baten kontra buruan hartutako kolpearen orbainik. Nork ez du bere gorputzean noizbait emandako punturen baten markarik. Edota operazio baten arrastorik.

Ziur denok badugula horrelakorik gure gorputzean. Askotan ispiluaren aurrean jarri eta ez zaigu gustatuko ispiluak berak itzultzen digun irudia. Niri ere pasa izan zait. Ezabagoma bat existituko balitz azaleko orbaina kentzeko, edo zerbait jarri gainetik ez nabarmentzeko.. Baina hala ere, nabarmenduko litzateke. Ez dago aukerarik ezabatzeko, ez balego bezala egiteko. Dagoena onartu behar berriz ere.

Behatz artean dudan orbaina ikusten dudan bakoitzean, nire oroimenera itzultzen da haur nintzenean gertaturiko pasartea. Hortz baten zatia hautsita dudala ikustean, berriz ere oroitzapenak ureztatzen dute nire memoria. Azken batean orbain bakoitzak atzetik istorio bat dauka. Eta zer izango ginateke istoriorik gabe? Besteei ezer kontatzeko ezer izan gabe? Deus.

Apustu egingo nuke: ez dago atzetik istoriorik ez duen orbainik. 

1 comentario:

  1. Iep!
    oso polita!
    baina ez dut uste borragomen beharrik dagoenik, orbainek ere badute bere xarma, inperfektu izateak egiten gaitu hain politak; edo hala ikusten dut nik...

    ResponderEliminar